XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Txinatar ginbail auek askori buruko miña ematen diete, ta batzuetan odol-aldi galgarriak ere bai.

Txapelak ez ditu belarriak estaltzen, ori egia da; baiña oiek erraz estali ditezke beste gisa.

31- Itxurazko Kaputxinoa ta egiazko Kaputxinoa.

Euskaldun-itxurako txinatar aiei begira, baninjoan nere bidean.

Beingoan, nere zaintzaleak bizkarrean jotzen nau azkarki, ta oiu egiten dit gogor: Ots, aurrera! lasterrago ibilli! - Burua iraultzen dut, nere jotzaleari auxe esateko asmoan: Zuk agindu egin dezadakezu, baiña jo zergatik egiten nauzu? Baiña nere burua iraultzean, nere arrimena! Zer dakuste nere begiak? Kaputxino aundi gaitz bat nere aurrean!.

Aurreko gauean, illunben artetik, txotiño zorrotzdun frantziskar bat ikusi izan nuen; baiña ura ireltxo bat edo begitasun bat iduritu zitzaidan, eta gaiñera arek kaputxino-jantzia atzekoz-aurrera zedukan.

Oraingo au ordea besterik zan; ni ez nengoen ametsetan, eta etzan begitasun bat ere.